XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Testu azterketa

1. Izenda itzazu ipuin honetan agertzen diren pertsonaiak garrantziaren arabera.

2. Noiz gertatzen da istorio hau?

3. Non gertatzen da?

Ba al dago leku aldaketarik?

Aipa itzazu.

4. Zer gertatzen da lehenengo?

Zer, ondoren?

Zer, azkenengo?

5. Istorio honetako datuak kontuan izanik, egitzazu deskribapen hauek:

- Nolakoak ziren jentilak?

- Nolakoa zen azaldu zitzaien argitasuna?

- Agure zaharra nolakoa zen?

6. Narrazioa ekintza baten edo gehiagoren kontaketa da.

Deskribapena, berriz, gauza bat nolakoa den kontatzea da.

Ba al dago istorio honetan narraziorik?

Kopia ezazu zati bat.

7. Agertzen al da elkarrizketarik?

Norekin hitzegiten dute jentilek?

Kopia ezazu elkarrizketa zati bat.

8. Narratzaileak lehenengo (ni), bigarren (hi, zu) edo hirugarren (hura) pertsonan hitzegin dezake.

Nola ari da ipuin honetan?

Narratzailea ez da aldatzen, baina bai aldatzen da aditzaren denbora: orainaldia eta lehenaldia.

Nondik nora kontatzen du orainaldian?

Nondik nora, lehenaldian?

Argumentua

- Irakurgai baten argumentua egiteko ondorengo pausoak jarrai ditzakezu:

- Behar haina aldiz irakurri testua ondo ulertu arte.

- Testuko ekintza nagusienak azaldu.

- Ekintza horietan oinarrituz laburki esplikatu zer gertatzen den.

- Idatz ezazue orain Jentilen ipuinaren argumentua goiko puntutxo horiek kontuan hartuz.